Parlamentuak epaia gaitzetsi du lehenengoz

2019ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Kataluniako Parlamentuak buruzagi independentisten aurkako epaia gaitzetsi du lehenengo aldiz. ERCk aurkeztutako mozioak «independentisten aurkako epaiketa politikotzat» jo du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, eta, alderdi independentisten botoez gain, En Comu Podemeko diputatuen babesa izan du.

Mozio hau ez da CUPek, JxCk eta ERCk berak aurkeztutako ebazpen proposamenaren ordezkoa —azaroaren 13an edo 14an bozkatuko dute—, «osagarria» baizik, Esquerraren arabera. Ezberdintasun nagusia autodeterminazio eskubideari eginiko aipamenean dago. Ebazpenak eskubide horren defentsa irmoa egiten du. Atzo onartutako mozioak, berriz, ia ez du aipatzen; buruzagi independentistak «urriaren 1eko autodeterminazio erreferenduma bultzatzeagatik» zigortu dituztela esateko bakarrik. Era horretan, Espainiako Konstituzio Auzitegiaren oharpena saihestu nahi izan dute.

CUPek «minimoetako» akordiotzat jo du, eta kritikatu du ERCk eta JxCk Espainiako Estatuarekin hizketan jarraitu nahi izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.