Irudia. Kanbo

Indoren lekukoa hartu du Jorajuriak

BOB EDME.
2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Lemazain aldaketa irudikatu zuten atzo Kanbon (Lapurdi), Seaskaren batzar nagusian. Paxkal Indok, atzora arteko Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak, aginte makila eman zion Peio Jorajuriari. Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaioa da Jorajuria, eta 39 urte ditu. Esker ona adierazi zion atzo Indori, duela 11 urte kargua hartu zuenetik eginiko lanagatik. Seaskako lehendakari postua utzi ondoren, Indok Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente kargua hartuko du —presidenteorde izana da hainbat urtez—. Hala erabaki zuten herenegun eginiko bozketan, eta atzo bertan Garapen Kontseiluak ofizialki ezagutarazi zuen izendapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.