INFLEXIO PUNTUAK

Txalupa batzuk aintzira idortu batean, Polonian. DAREK DELMANOWICZ / EFE.
2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren bost inflexio puntu aktibatu diren kezka dute zientzialariek, Science aldizkarian argitaratu den ikerketa zientifiko baten arabera. Inflexio puntu horien aktibatzeari garrantzi handia ematen diote zientzialariek, segurtasun klimatikoaren berme bat diren heinean. Horrela, planeta berotzen den gradu hamarren bakoitzak atzera-bueltarik gabeko beste puntu bat pitz dezake, eta are zailago bihurtu egoera kontrolpean izatea. Hain zuzen ere, hamasei puntu identifikatu dituzte, eta horietako lautan jarri dute arriskuaren azpimarra:

Groenlandiako eta Antartikaren mendebaldeko glaziarren urtzea

Glaziar horiek urtzeak eragin nabarmena izango du itsasoaren mailaren igoeran. Hain zuzen, duela aste batzuk Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ohartarazi du 25zentimetro igoko dela munduan itsasoaren maila, Groenlandiako izotza urtzearen ondorioz. Adierazi dute tenperatura igoera geldituko balitz ere ondorio horrek ez daukala atzera-bueltarik.

Eskualde borealetakoizotz iraunkorrenbat-bateko urtzea

Adituek adierazi dutenez, permafrosta edo eskualde borealetako izotzezko lurzorua urtzeak milioika tona berotegi gas isuriko lituzke atmosferara, eta horrek, era berean, planeta gehiago berotzea ekarriko luke.

Tropikoetako koral uharrien desagertzea

Milioi bat itsas espezie inguru daude koraletan; horien artean, planetako arrainen laurdenak. Halaber, ekaitz tropikalek eragindako higaduraren aurka kostaldeak babesten dituzte koralek, eta itsas mailaren gorakada ere murrizten dute. Planeta1,5 gradu berotzea lortzen bada ere, PLOS Climate aldizkariaren arabera, koralen %99k ez lukete lortuko itsasoetako bero boladetatik bizirik ateratzea.

Ipar Atlantikoko zirkulazioko itsaslaster garrantzitsu baten kolapsoa

Ipar Atlantikoan dagoen itsaslasterrak mundu osoko itsasoen tenperatura erregulatzeko mekanismo gisa funtzionatzen du. Mexikoko golkotik ateratzen den ura iparraldera joaten da horrela, eta, Islandiara iristerako, gazitasuna eta tenperatura galtzen ditu. Prezipitazioak ugaritzeak eta Groenlandiako izotza urtzeak, ordea, gazitasuna eta uraren dentsitatea murrizten du, eta horrek itsaslasterraren fluxua ahultzen du. Horrek ere ez du atzera-bueltarik, adituen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.