Hego Euskal Herriko ZIUetan 47 gaixo daude, larri

2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Hilabete ilunen ondotik, argia ikusten da birusari kontra egiteko bidean. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuei so, gero eta agerikoagoa da COVID-19aren eragina apaldu dela Hego Euskal Herrian. Gaur egun, guztira 163 paziente dira gaitzak jota ospitaleraturik; orain hilabete, 379 pertsona ziren. Gainera, 47 eri daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan gaitzak jota. ZIUetan ere oso bistakoa da paziente kopuruan izandako beherakada: uztailaren 18tik erregistratu den daturik apalena da hori. Bestalde, birusaren transmisioari so, Osakidetzak eta Osasunbideak 8.193 diagnostiko proba egin zituzten atzo, eta 114 kutsatu detektatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.