Aner Euzkitze.
MELE

Nor-nori-nork

2022ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Batzuetan iruditzen zait debate batzuk gaindituta daudela, baina gero mundura irteten naiz. Artikulu hau jende mundutar horrentzako eskuliburu bat da.

«Umore aske bat nahi dut kritikatu daitekeena», entzun nion behin Ane Labakari. Badaki zer dioen. Umoretik eta publikoki ari den nori ez zaio zilegitasunaren zalantzarik sortu? Nor ez du mindu besteren umoreak? Noren umoreak ez du besterik mindu? Zeri buruzko umorea egiten dugu? Zeri buruzko umorea egin nahi dugu? Zein umorek egiten digu grazia? Grazia egiten digun umorea egiten al dugu? Zer umorek funtzionatzen du? Funtzionatzea (soilik) nahi al dugu? Nork egiten ditu galdera hauek?

Eta irteten zara plaza publikora, eta jendeari barre eginaraztea dagokizu, eta gainera, esaten dizute inor mindu gabe egin behar duzula hori guztia. Baina hori ezin da. Mina ez baita sentitzen 'txiste mingarria iruditu zait'danean bakarrik. Mina sentitzen da mina sentitzen denean, kito. Egin dezakeguna da, hori bai, nor mindu nahi dugun hautatzea.

Hori da, funtsean, goitik beherako, behetik gorako eta parez pareko umoreaz ari garenean esan nahi duguna. Erabakitzen ari gara nor minduko duen gure umoreak: zapaldua, zapaltzailea ala geure burua. Ahaztu gabe erabaki horrek ondorio politikoak eta pertsonalak dauzkala, eta ondorio horiek asumituz. Behetik gorako umorea egin nahi dugula diogunean, zapaltzen gaituenari buruz barre egin nahi dugula esan nahi dugu. Eragiteko egin nahi dugula barre. Eta inori iruditzen bazaio bere umorea betatzen ari garela ez zaiolako bera zapaltzen duen ia inor bururatzen, ba maitea, ixo. Seguruenik orain arte barre gehiegi egin duzulako izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.