Izortze Santin.
ARGI ALDIAN

Zer jan, noiz jaio, zenbat bizi

2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Gizarte honen kezka handietarikoen artean osasuna dugu. Diru kantitate handiak bideratzen dira zahartze-prozesua atzeratu eta bizitza-luzera luzatu dezaketen produktuen garapenerako. Baina gauza jakina da elikadura osasungarri batek gure bizi-kalitatea hobetzeaz gain, gure seme-alaben bizitza-luzeran eragin dezakeela.

Ikerketa baten arabera, haurdun dauden emakumeen elikadura-ohiturek hauen ondorengoen bizitza-luzeran eragina dute. Gambiako landa-eskualde batean jaiotako umeen bizitza-luzera, jaio direneko urtaroaren arabera aldatzen dela ikusi zuten, lurralde horretako biztanleriaren elikadura urtaroaren araberakoa delarik.

Elikadurak sagu-emeen ondorengoen DNAren metilazioan aldaketak eragiten zituela jakinda, ikertzaileek Gambiako lurralde horretako jaioberrien metilazioa aztertu zuten. Horrela, urtaro euritsuaren hasieran haurdun geratzen ziren emakumeen ondorengoen DNAren metilazioa eta urtaro lehorrean haurdun geratutakoen ondorengoenak erabat ezberdina zela egiaztatu zuten. Metilazio ezberdina zituzten geneen artean, erantzun immunean parte hartzen duen VTRNA2 genea zegoen. Urtaro euritsuaren hasieran haurdun geratzen ziren emakumeen haurren VTRNA2 genearen metilazioa baxuagoa zen eta ondorioz, gene horren adierazpen-maila altuagoa zuten. Ikertzaileen arabera, gene horren metilazio-mailak sistema immuneak infekzioei eta minbiziei aurreko egiteko duen gaitasunean eragin dezake.

Elikadurak gure osasunean ez ezik, gure ondorengoetan eduki dezakeen eragina ikusita, jaten duguna zaintzea are garrantzitsua dela dirudi. Jaten duguna garelako eta jaten duguna izango direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.