Baskonia eta Bartzelona: laugarren finala

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Aspaldiko ezagunak dira Baskonia eta Bartzelona ACB ligako finalean. Gaurkoa laugarrena izango dute elkarren aurka (20:00). Aurreko hirurak kontuan hartzen badira,2-1 doa aurretik Euskal Herriko taldea. Aurreneko aldiz 2007-2008 denboraldian lehiatu ziren tituluaren bila, eta Baskoniak astindua eman zion Kataluniako taldeari: 0-3. Hurrengo denboraldian, zaplaztekoa itzuli zion Bartzelonak, 1-3 irabazi zuelako. Dusko Ivanovic zen Baskoniako entrenatzailea. Duela hamar urte izan zen gaurkoaren aurretik azkena zena, eta Baskoniak, Ivanovicekin, 0-3 menderatu zuen Bartzelona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.