Garaipena merezi arren, Athleticek bana egin du Rayoren zelaian

Imanol Magro Eizmendi.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Athleticek denboraldiko bigarren puntua lortu zuen atzo atzo Rayo Vallecanoren zelaian (1-1), eta, hala ere, lorpen mikatza izan zen, zuri-gorriek irabazteko adina meritu egin zituztelako baina ez ziren fin aritu ate aurrean. Athletic ondo hasi zen, gainera, Nekanek 9. minutuan lortu baitzuen 0-1ekoa. Zailena egina zuen, baina biribiltzea falta. Gehiegi barkatu zuen, baina, eta Rayon banakoa sartu zuen 28. minutuan.

Athletic nagusi izan zen azken ordubetean, baina ezin izan zuen aginte hori baliatu. Besteak beste, Eunatek eta Yulema Correkesek jaurtiketa bana bidali zuten langara. Leguna etxekoen atezainak ere partida handia egin zuen, geldiketa erabakigarriekin.

Realak gaur jokatuko du laugarren jardunaldiko partida, Zubietan (12:00), Sevillaren aurka. Txuri-urdinek liga hasiera ona egin dute, eta bigarren postuan daude. Sevillak azken bi partidak irabazi ditu, eta zortzigarren da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.