Irudia. Muxika (Bizkaia)

Azken agurra Jon Lopategi bertsolariari

ARITZ LOIOLA / FOKU

Berria -

2019ko otsailak 10
Azken agur jendetsua eskaini zioten atzo Muxikako Areatza auzoko (Bizkaia) San Kurtze parrokian Jon Lopategiri. Bertsolaria ostegunean hil zen, 84 urterekin. Transmisioa izan zuen obsesio bizialdian, eta horren erakusgarri gertatu zen atzoko agurra, bertan elkartu baitziren, besteak beste, Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Jon Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze —irudian, kantari—, Iratxe Ibarra eta Jone Uria. Besteak beste, Josu Zabala eta Mikel Urdangarin musikariak, Athleticeko Jose Angel Iribar eta EH Bilduko Arnaldo Otegi ere hiletara joan ziren.