PAUSO BAT ATZERA

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Txinak ez ezik, beste hainbat herrialdek ere pauso bat atzera egin behar izan dute, murrizketak arindu ostean kasuak ugaritzen hasi direnean. Hona hemen horietako batzuek hartutako neurriak.

Alemania.
Ipar Renania Westfalia landerrean, atzera egin behar izan dute Gutersloch eskualdeko hiltegi bateko 1.500 langilek positibo eman ostean. Ondorioz, itxi egin dituzte denda, taberna eta jatetxeak, eta berriz jarri dituzte indarrean berrogeialdiko neurriak.

Argentina. Murrizketak arindu zituztenetik gora egin dute kutsatzeek, batez ere Buenos Aires eskualdean. Ondorioz, datorren astetik aurrera berriz ere berrogeialdira itzultzea erabaki du Alberto Fernandezen gobernuak. Joan-etorria murriztuko dute aisialdiko irtenaldietan mugatuz, eta gehieneko kopuruak ezarriko dituzte garraio publikoan.

Hego Korea. Gobernuak aitortu du bigarren olde baten aurrean daudela, eta ugaritu egin direla herrialdean bertan izandako kutsatzeak. Hiriburuan atzeman dituzte kasu gehien. Maiatzean hasi zen gorakada, tabernak eta jatetxeak irekitzearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.