HERRI NAGUSIAK

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Igandean iragan zen Ipar Euskal Herriko herrietako bozen bigarren itzulia. Hauek dira lehia nagusien emaitzak:

Baiona. Jean-Rene Etxegarai gaur egungo Baionako auzapezak bere kargua atxiki du, bigarren itzuian Henri Etxeto sozialistari nagusituz. Bozen %53,81 egin ditu Etxegaraik, eta %46,19 Etxetok.

Maule-Lextarre. Louis Labadot aspaldiko hautagai komunistak du irabazi boz gutigatik, %40,35 eginez. Mixel Etxebest orain arteko auzapeza bigarren gelditu da, %38,24 eginez. Hirugarren da Beñat Elkegarai abertzalearen zerrenda, bozen %21,41 lorturik.

Urruña. Filipe Aramendik bozen %45,90 lortu ditu zerrenda abertzale eta ekologistarekin. Francis Gavilan, orain arteko lehen axuant eskuindarra izan du gibeletik, bozen %27,94rekin. Azken postuan, Sebastien Etxebarne, zentrokoa: %26,17.

Ziburu. Eneko Aldanak bozen %57,1 lortu ditu, eta bera izanen da auzapez berria. Isabelle Dubarbier-Gorostidi orain arteko lehen axuantak %21,1;Henri Hirigoienberriren zerrendak, %11,4; eta, azken postuan, Dominique Duguetek: 10,3%.

Miarritze. Maider Aroztegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak, bozen %50,22 eginez. Bigarren, Guillaume Barucqen zerrenda: %26,30. Hirugarren, Nathalie Motsch: %14,74. Eta azken, Jean-Benoit Saint-Cricq: %8,74.

Hendaia. Kotte Ezenarro orain arteko auzapezak irabazi du bozen bigarren itzulia (%55,1). Lehen itzulian aurkeztu ziren Laetitia Navarronen zerrenda abertzale ekologistarekin eta Laurent Tariol komunistarekin aliantza egin zuen. Parean, Pascal Destruhaut zentro eskuindarra izan dute, eta bozen %44,9 lortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.