Albistea entzun

Erresistentzia guneak. Errepaso historikoa

Kukutza (2011). Eredu alternatibo baten erakusleiho

Erresistentzia borroka gogorra izan zen Kukutzaren hustearen kontrakoa. Eraikina eraitsi egin zuten arren, okupazioaren eta autogestioaren ikur bilakatu da.
Kukutza eraisteko lanak, Ertzaintzak babestuta.
Kukutza eraisteko lanak, Ertzaintzak babestuta. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Oiartzabal Azketa -

2017ko uztailak 2

Duela sei urte, Kukutzaren eraistearen kontrako erresistentzia borroka bizia izan zen Bilboko Errekalde auzoan. Bilboko Udala, Iñaki Azkuna alkate buru zela, behin baino gehiagotan saiatu zen gaztetxea husten eraikina botatzeko lanak hasteko, baina gazteek eta auzotarrek pare bat hilabetez eutsi zioten eraisteari: gau eta egun, jendez beteta eutsi zioten zutik Kukutzari.

Alta, 2011ko irailaren 23an, hondeamakinak sartu ziren Kukutzan. Ehunka gazte eta bizilagun elkartu ziren eraistearen kontrako protestetan, eta Ertzaintza bortizki oldartu zitzaien. Dozenaka lagun zauritu zituen, eta hogei baino gehiago atxilotu. Duela bi urte 63 lagun epaitu zituzten orduko istiluekin lotuta; bostek jaso zuten zigorra.

Atxilotuen abokatua izateagatik ez ezik, okupazio mugimenduan buru-belarri ibiltzeagatik ezagutzen ditu ondo Iñaki Carro abokatuak (1971, Bilbo) Kukutza zein Bilbo eta inguruetako okupazio ekimenak. Besteak beste, Bilboko Okupazio Bulegoan aritzen baita.

Hamahiru urte iraun zuen hirugarren eta azken Kukutzaren aurretik, beste bi izan ziren. Guztiak, okupatuak. «Errekaldeko bizilagunek beti esan dute okupazioaren bitartez lortu dituztela gauza asko: kaleak asfaltatzea, autobus zerbitzua...». Carroren arabera, okupazioak erabateko zilegitasuna du gizarte ekinaldiak aurrera eramateko.

Autogestioaren eredu

Hasieran, Kukutzaren proiektua askoz ere politikoagoa zen, Carroren ustez: «Azken urteetan, batik bat, kultur eskaintza eta sormenak hartu zuen garrantzia. Hori bai, autogestioa izan du beti ardatz». Horregatik, Carro kritiko da ekimenak beti erakundeekin elkarlanean egin behar direla diotenekin; «ez dezatela kontrolatu gizarte ekimena; utz dezatela egiten».

Alde horretatik, Kukutza eredu bat zela uste du, «funtzionatzen zuen eredu bat. Eta ez dute jasaten eredu horrek funtzionatzea. Horregatik suntsitzen dute». Kukutza eraitsi eta sei urte geroago, orube hutsa ikusi besterik ez dagoela dio beti esan izan dutena baieztatzeko: hau da, han ez zutela ezer eraikiko. «Aitzakia bat besterik ez zen; helburua Kukutza botatzea zen».

Pozik dago, ordea, arrastoa utzi duelako: «Hura ezagutu genuenok nabaritzen dugu. Gauzak egiteko ez gara erakundeen zain egoten».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ziburun hildako hiru migranteen heriotzak salatzeko protesta ©Guillaume Fauveau

Ziburun trenak harrapatuta zauriturik atera zen etorkinak eta hiru elkartek salaketa jarri dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Nahi gabeko hilketagatik, bizia arriskuan jartzeagatik, nahi gabeko zauriengatik, eta pozoitzeagatik jarri dute salaketa Cimade, Anafe, eta Gisti elkarteek, istriputik zauriturik atera zen etorkinarekin batera.

Moderna txertoaren bi bial. ©Guillaume Fauveau

Moderna txertoa baizik ez dute jarriko Iparraldeko txertaketa guneetan

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak erran du «dosien kontserbazioagatik» hartu duela erabakia. Pfizer txertoaren dosi bat jarri behar dutenek eta 30 urtetik beherako herritarrek osasun langile independenteengana jo beharko dute hemendik aitzina.

Marifran Aranjuelo. / ©Maialen Andres, Foku

«Gezur asko esan dizkigute metroari buruz»

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Donostiako metroaren aurkako borrokak eta migratzaileen eta presoen aldekoak bizi dute, gaur egun, Aranjuelo. Ez zaio batere gustatu Donostiak azken urteotan izan duen eraldaketa.

Jatetxe bateko zerbitzaria, atzo, Donostian, bi bezeroren COVID ziurtagiriak egiaztatzen. ©JON URBE / FOKU

Ostalariek ez dute polizia (ere) izan nahi

Maddi Ane Txoperena Iribarren Ane Eslava

Atzotik, Euskal Herri osoan da indarrean COVID ziurtagiria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 50 lagunetik goitiko jatetxeetako langile eta bezeroek egun batetik bertzera egokitu behar izan dute neurrira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.