HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Rensu, Rotiaren lagun berria'

Zazpiko bilduma

Idazleak: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde. Ilustratzailea: Raquel Samitier. Argitaletxea: Erein.

2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Album ilustratu hau bi eskutara idatzitako bilduma baten lehen zenbakia da. Bildumaren zazpi zenbakiak kalean dira, Rotia eta Rensu izenpean.

Lehen lan honetan herensugeen iragana eta oraina aurkezten zaizkigu. Esaten zaigunez, garai batean lurbira osoan arruntak ziren herensugeak, baina halako batean gizakiak beldur hartu zien, eta ia desagertzeraino akabatu zituen. Bakarrak iraun zuen bizirik: Rensuk. Liburuaren amaiera aldera aurkezten zaigun izen bitxiko neskato protagonista Rotia da, arbola baten puntatik izarrei begira ari zela, Rensurekin topatu dena.

Titulu bakoitzak mezu berezitu bat adierazten du: lehenak aurkezpenak; bigarrenak neskatoa herensugearekin babestuta dagoela; hirugarrenak emozioak adierazteko beharra; laugarrenak hizkuntza eta kultura ugaritasuna; bosgarrenak haserrea eta berradiskidetzea; seigarrenak adiskidetasun bahitzaileak saihestea; zazpigarrenak enpatia eta zintzotasuna.

Irudiak ordenagailu bidez egindakoak dira, oinarrizko formak erabiliz, kolore biziko paleta oso zabalarekin, irudi eta konposizio ulerterrazak eskainiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.