Guraso bakarreko familia bati lanaldia egokitzeko eskea onartu dio auzitegiak

Gasteizko Correosek lanaldi bat goizeko txandara aldatu beharko du. ELAren arabera, epai horrek aurrekari bat jartzen die beste enpresei

Emakume bat eta haur bat, eskolara bidean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Erredakzioa
2022ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko eskubidea dutela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek, ELAk jakinarazi duenez. Lanaldia goizeko txandara aldatzeko eskubidea aitortu dio guraso bakar bati, nahiz eta semeak 12 urtetik gora izan. ELAren arabera, aurrekari bat ezartzen du epai horrek, Gasteizko Correoseko langilearen aldeko ebazpenak beste enpresa batzuetan ere eragin dezakeelakoan.

Guraso bakar horrek bi seme dauzka, eta arratsaldeko lanaldia zuen. Hain zuzen, emakumeak goizeko txandara aldatzeko eskatu zuen, semeak zaintzeko. Enpresak ukatu egin zion eskaera, argudiatuta semeetako batek 12 urte baino gehiago dituela. ELAk auzitara eraman du gaia, eta epaileak arrazoi eman dio. Epaitegiak ezartzen du ez dela garrantzitsua semeetako batek 12 urte baino gehiago izatea, anaia adingabea duelako.

Correosek ez du aukerarik helegitea jartzeko, eta behartuta dago langile horren txanda aldatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.