INBERTSIO FUNTSA

2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Bizkaiak eta Arabak sortu duten Berrikuntza Funtsa Talde-rena baino jende gehiagorengana iritsiko da. Hauek dira ezaugarri nagusiak.

Nola egin daiteke ekarpena? Funtsean parte hartzen duen banku batean inberti daiteke, bost urtean ez ukitzeko baldintzarekin. 2.500 euroren tiketak eskaintzen dira.

Nork egin dezake? Edonork; baina zerga kenkariak eskuratzeko, Araba eta Bizkaiko zergadunek izan behar dute.

Zenbat diru jar daiteke gehienez? Ez dago mugarik, baina kenkarietan bai. Gehienez 5.000 euroko ekarpena egiten duenak lortu ahal izango ditu zerga kenkariak. Bigarren batean, 100.000 euro ekar daitezke.

Zein onura eskuratu daitezke? Irabaziak ez dira dirutan izango, baina errentagarritasuna ogasunetatik dator. 5.000 euro inbertituta, PFEZan 750 euroko kenkaria eskuratu daiteke, eta, 375 euro inbertituz, 2.500ekoa. 100.000 euroko inbertsioarekin ondare zergatik salbuetsita geratuko da inbertitzailea.

Aurrezkia galtzeko arriskua dago? Ez, Elkargik bermatuko baitu inbertsioa.

Aurrezkia bost urte baino lehen ateraz gero, zer? PFEZ bidez eskuratutako kenkariak itzuli beharko lirateke.

Nahi denean inberti daiteke? 40 milioi euroko funtsa sortzea da asmoa, bihar irekiko da izena emateko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.