Noiz sortua: 2019-12-12 00:30:00

Klima larrialdia. Europako Itun Berdea

100.000 milioi euroko mekanismoa, oposizioa baretzeko

Itun Berdeak atzean eskualderik ez uzteko tresna bat iragarri du,. Hungariaren, Poloniaren eta Txekiaren kontrakotasuna gainditzeko xedez
Ikatz meatzariak Polonia hegoaldean, artxiboko irudian.
Ikatz meatzariak Polonia hegoaldean, artxiboko irudian. ANDRZEJ GRYGIEL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2019ko abenduak 12
Europako Batasuna joan den ekainean saiatu zen azkeneko aldiz 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko helburua ofizialki bere egiten. Ez zen adostasunik izan, Hungaria, Polonia eta Txekia kontra azaldu zirelako. Ekialdeko herrialde horiek baliabide gehiago nahi dituzte, Itun Berdeko neurri eta erreformei dagokienez ikatzarekiko, erregai fosilekiko eta nuklearrekiko menpekotasun askoz handiagoari aurre egin beharko diotelako.

Oposizio hori gainditzeko, «erregio guztiak ez direlako puntu beretik abiatzen, baina guztiek partekatzen dugulako helmuga bera», Ursula Von der Leyenek funts baten sorrera iragarri zuen duela aste batzuk. Itun Berdeak orain tresna hori jaso du, Bidezko Trantsiziorako Mekanismo izenpean. Mekanismo horrekin, 2021etik 2027ra 100.000 milioi euroren inbertsio publiko eta pribatuak mugiaraztea nahi luke Europako Batzordeak, «helburu zehatzetarako, eta eskualde eta sektore zaurgarrienak babesteko».

Polonia eta besteak buruan izan zituen atzo Von der Leyenek. Itun Berdea Europako Parlamentuan azaltzerakoan, une batez propio Poloniara eraman zituen entzuleen gogoak, Katowice hiria aipatu baitzuen, eta azaldu ikatz meatzaritzaren hiri ikurretako bat nola bihurtu zen iaz Klimaren COP24 Goi Bileraren egoitza.

Aurretik, Itun Berdea aurkezteko deklarazioan, batzordeko presidenteak adierazi zuen derrigorrezkoa dela ziurtatzea transformazio handi horretan inor ez dela atzean geldituko. «Beste hitz batzuetan: trantsizio hau baliagarria eta bidezkoa izango da guztiontzat, edo ez du inorentzat funtzionatuko», esan zuen Von der Leyenek.

Hala ere, oraindik ez da erabat ziurra dirutza hori egongo den ala ez. Batetik, Batzordeak Batasuneko zenbait bazkide —Austria, Danimarka, Herbehereak eta Suedia— konbentzitu behar ditu aurrekontuetarako nahi duten baino diru gehiago jartzeko. Eta, bestetik, Poloniak eta Hungariak berriz ere uko egin diezaiokete klima neutraltasunaren xedeari. Gaurko Europako Kontseiluan ikusiko da aldaketarik izan den haien jarreran. Eta, bestela, aldaketarik ez balego, Itun Berdeak bidea zabaltzen du gai batzuetarako herrialdeen beto ahalmena gainditzeko.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek, Europara begira, Sanchez babestu du, eta onartu du egoera «oso konplexua» dela, baina hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna