jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Harrera izpia

2018ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Cimade elkarteak urteak daramatza salatzen Hendaiako atxikitze zentroak ez duela betetzen bere helburua. Asilo eskaerak aztertu bitartean eskatzaileak hartzeko zentro bat izan beharko zukeena espetxe bat da praktikan, eta Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den moduan gardentasun izpi askorik ez da hor ere. Europaren migrazio politikaren isla da, nolabait. Atzo, baina, 30 migratzaile sartu behar zituzten egunean, hainbat boluntariok hori eragotzi zuten, gutxienez egun batez, eta Jose Bove europarlamentariak zalantzarik ez zuen izan garaipen sinbolikotzat jotzean.

Macronen immigrazio legea eztabaidatzen ari baita Frantzia. Atxilotze eta atxikitze denborak luzatu nahi ditu, eta asilo eskaerak egiteko eta aztertzeko epeak, murriztu. Ez da zaila asmatzea zer asmo duen horrek. Politika zaharra da Frantzian ere babes bila joandakoei jazartzea. Hendaiako atxikitze zentroari gertatzen zaion bezala, ordea, zaila izango du helburua lortzea aldatzen ez duen bitartean. Europaren migrazio politikak ez baititu behar atxikitze zentroak, harrera zentroak baizik. Soilik horiekin eta migratzaileen sorterriekiko politikak aldatuz lortuko baitu behartutako desplazamenduen tragedia geratzea, migratzaileei euren sorterrian bizitzeko aukera emanez. EtorkiZUna zuen leloa atzo Bizi mugimenduak Hendaian egin zuen protestak, eta atzo etorkizun argi-izpi bat eraman zuen etorkizuna ukatzen den lekura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.