Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Etxebizitza hutsen datuez

2017ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Etxebizitza salmenta handitzen ari da Hego Euskal Herrian: INE Espainiako estatistika erakundeak eman dituen datuen arabera, %5,9 handitu da lehen sei hilekoan. Albiste ona izan ei da sektorearekin lotutakoentzat, eta, hein batean, baita herritarrentzat ere. Izan ere, badirudi etxebizitza erosteko aukera gehiago dutela orain herritarrek —etxeen prezioak igotzen segitu arren, krisiaren aurretik baino %35-40 merkeago dira oraindik—. Besterik da ordaintzen diren prezioak bidezkoak diren. Baina esan daiteke Hego Euskal Herriko datuak baikorrak direla: salmentak ez ezik, eta etxebizitzen kopuruak gora egin arren, haien okupazioak ere gora egin baitu. Hau da, gutxitzen ari dira inor bizi ez den etxebizitzen kopurua. Euskal Herri osoan, duela hogei urte baino etxe huts gutxiago baitaude: 2000. urtean, %10 ziren bigarren etxeak, eta %13 hutsik zeuden; egun, etxebizitzen %8 pasan ez da inor bizi, eta %7 dira bigarren etxebizitza.

Baina bigarren etxebizitzen datua Lapurdin soilik bilatuz gero, oso bestelakoa da emaitza: bertako etxebizitzen %22 baitira bigarren etxebizitza —oro har, Ipar Euskal Herrian etenik gabe ari da hazten bigarren etxebizitzen kopurua—. Datu horiek hobeto ulertzeko, etxebizitza horiek herri horien egunerokoan nola eragiten duten aztertu beharko litzateke. Ez soilik etxeen salneurrietan-eta zer ondorio dakarten, baita herrien egunerokoan nola eragiten duten ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.