Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Badoaz eta badatoz

2017ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Urtea amaitzerakoan utziko du Nagua Albak Ahal Dugu-ren EAEko idazkari nagusiaren kargua. Orduan hautatuko baitute zuzendaritza berria, eta Albak atzo iragarri zuen bera ez zela aurkeztuko kargurako.

Ustekabean egin zuen iragarpena. Berez, 2019rako hautatu baitzuten ardura horretarako orain dela bi urte. Baina kontuan hartu beharrekoa da alderdiaren batzar orokor bat egitea eskatua dutela Ahal Dugu osatzen duten herritarren batzarren %38k. Pablo Iglesias Espainiako Podemoseko idazkari nagusiaren ildokoak dira batzarra eskatu dutenak; Alba, aldiz, IƱigo Errejonen ildokoa litzateke gehiago.

Podemosen Vistalegreko Kongresuaren ostean, izan da mugimendu gehiago Hego Euskal Herrian alderdi horrek dauzkan egituretan. Nafarroan ere, idazkari nagusi berria baitute maiatzaz geroztik; Eduardo Santos 28 botoren aldearekin gailendu zitzaion Laura Perezi.

Datorren urtean nork gidatuko ote du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahal Dugu? Hori alderdiko jarraitzaileek erabakiko dute. Eta atzoko agerraldian Albak esan zuen bezala, datozen hauteskundeetara alderdia finkatuta iristea izango da bere egitekoa. Kontua da zer daukaten finkatzeko. Noraino erabakiko duten Madrilen, eta noraino Euskal Herrian bertan. Katalunian hilabete hauetan jazoko denak lagunduko du finkatze lan horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.