Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Soldata ezberdinak, luzerako

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Islandian, urrats garrantzitsua egin dute urte hasieran: asmo onak ekintza egingarri bilakatu dituzte emakumeen eta gizonen arteko soldata berdintasuna lortu nahian, 2020. urterako. Ez da bat-bateko erabakia izan, baizik eta sindikatuen, enpresen eta gobernuaren negoziazio luzeen ondorio, gizartearen sentsibilizazio eta presioa tarteko. Erresuma Batuan eta Alemanian ere legeak egin dituzte, eta zigorrak aurreikusi, legeak dioena betetzen ez denerako.

Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eskatuta, ekintza plan bat bideratuko du sei hilabeteko epean; emakumeek buzoi bat izango dute ezberdintasunak salatzeko, eta legebiltzarkideek beharrekotzat jo dute eragileen arteko «eztabaida sakona» egitea, baita sentsibilizazio kanpainak antolatzea ere. Lan arloa arautzea, ordea, Madrili dagokio, eta, arazoen erroetara jotzeko eztabaida sakonen balioa gutxietsi gabe, urte bat eta beste bat igaroko dira, arautzea ez dela bere eskumena pentsatzen duen gobernu bat badago. PSOEk jarri zuen iaz mozioa Espainiako Kongresuan Madrilek legea egin zezan, eta, aho batez onartu zuten arren, ez dago asmorik, Mariano Rajoy presidenteak agertu berri duenez: «Ez gaitezen horretan sar. Ez da agintarien ardura soldatak berdintzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.