inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Deabruak eta gehiegikeriak

2018ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Ez zaio gustatzen «feminismo erradikala» Jose Ignacio MunillaGipuzkoako gotzainari. Erridikulua egiteko beldurrik gabe, feministei deabrua barruan sartu zaiela esan du eliza katolikoaren buruak, kontrazepziorako eta abortatzeko eskubideak babesteagatik, besteak beste. Azken finean, duela bost mendetik sorgintzat jota milioika andre sutara eraman zituen inkisizio santuaren ordezkarien antzera mintzatu da Gipuzkoako gotzaina, haren eta gizartearen artean dagoen lubakiaren tamaina agerian utzita, bidenabar.

1,6 milioi emakume daude deituta bihar lanuztera. Mugimendu feministak aurreratu du «muga guztiak» gaindituko dituela grebak. Eta haren arrakasta usain daiteke jadanik, hedabideetan, gizartean, enpresetan eta etxeetan sortu dituen eztabaiden harira. Izan ere, horietan zerbait agerian geratu baldin bada, hori da grebak salatu nahi duen emakumeen eta gizonen arteko «berdintasun eza». Egun bakar batean emakumeek planto egiteko iragarpena egitea nahikoa izan da sektore askotan pribilegioak galtzeko beldurra zabaltzeko.

Berdin du Eusko Jaurlaritzak ezartzea, grebaren eragina mugatzeko, sindikatuek «gehiegizkotzat» jo dituzten gutxieneko zerbitzu batzuk. Bihartik aurrera ezer ez da berdin izango, eta berdintasunerako bidea atzo baino argiagoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.