Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Uribismoaren mehatxua

2018ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Milaka fusil isilik daude, milaka gerrillari desmobilizatuta. Egitura demokratikoetan berdintasunean borrokatzeko aukerak, ordea, ez du gauzatzeko itxurarik, ez dago-eta baldintzarik bake prozesua hasteko ere. Eta FARC hustu egin da bere lehen bozetan. Kontra izan ditu botere mediatiko, politiko, ekonomiko eta paramilitarrak, eta herritarrengana iritsi ez den mezu zaharkitu bat, baita arbuioa ere. Alvaro Uriberen mezu zaharrak, berriz, irabazi egin du, eta Kolonbiako Kongresuko gaztaren zati handiagoa dute bake akordioa zapuztuko dutela agindu duten alderdiek.

Baina Uriberen hautagai Ivan Duqueri arerio bat atera zaio maiatzeko presidentetzarako bozetarako: Gustavo Petrok, Bogotako alkate ohi eta M-19ko gerrillari izandakoak, plazak bete ditu, eta ez da nahikoa izan castrochavismoaren mamua haizatzea, edo joan den astean mitin batera zihoala egindako erasoa. Petrok esperantza galdua duten herritarrak erakartzeko aliantza bat egin nahi du —herritarren erdiak baino gehiago abstenitu dira berriz ere—, eta etxean segi dezaten borrokatuko da Uribe, herritarrek desmobilizatuta jarrai dezaten, Kolonbiako eskuinak bitarteko guztiak erabiltzen jarraituko baitu, legezkoak eta legez kanpokoak, mendeetako pribilegioak mantentzeko, denak beti bezala iraun dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.