gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Irudimenaren sasoia

2016ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Milaka herritarren borondatea ordezkaritzarik gabe egon da urte luzez, eta, uste zenean alor horretan normaltasuna itzulia zela, esparru guztietan lider aski aitortua dena, Arnaldo Otegi, lehendakarigai izateko lehiatik kanpo uztea ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Harrigarria da oraindik ere eztabaidatzea Espainiako auzitegiek zein argudio juridikorekin jantziko dituzten bateko edo besteko ebazpenak. Ikusitakoak ikusita, nahi dutena ebazten dute, eta nahieran janzten dute. Eta aurrera. Han ez du kostu politikorik. Hasi beharko litzateke pentsatzen Euskal Herrian kostu politikorik ba ote duen.

Ezin esan elkarrizketaren bidea arakatu ez denik. Ezin esan auzitegietako bidea ere jorratu ez denik. Eta emaitzak ere begi bistakoak izan dira azken hamarkada luzean.

Hori ikusita, bi bide gutxienez har daitezke: bata, orain arte bezala segitzea, hautesle talde kaltetua protestaz protesta ibilita eta beste alderdiek auzitegien erabakia salatuta, baina bere martxan segituta, beren kontua ez balitz gisan; bestea, bestelako erantzun bateratu bat ematea, eta auzitegiez landa herritarren benetako borondatea ordezkatuko duten bozak ahalbidetuko dituen jokaleku batean egitea hauteskundeak, joko arauak parte hartzaile guztiek adostuta, kosta ahala kosta. Hau ez al da, ba, demokrazia? Hirugarren edo laugarren biderik ere bada. Irudimena benetan indarrean jartzeko sasoiak iritsia behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.