Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Publikoaz eta pribatuaz

2016ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Bada feminismoari esker —beste hamaika gauza bezalaxe— ezagun bihurtu den kontzeptu bat: pribatua publikoa da. Hau da, eremu pribatuan jazotzen dena ez dela norberaren eskumena eta ardura soilik; publikoarena, gizarte osoarena, ere badela. Izan ere, gizarteak (publikoak) eraikitzen ditu norbanakoaren jarrerak eta pentsaerak (pribatua), eta alderantziz. Finean, guztia da publiko.

1982tik hasita aurten arte urtero hainbatmilioi euro publiko jaso ditu Nafarroako unibertsitate pribatuak; 2008tik, bost milioi euro urteko. Diru laguntza horiei bide eman dieten agintariek ez dute zalantzan jarri publiko/pribatua dikotomia. Nor bere lekuan. Ordain dezakeena —edo ordaintzen diotena— pribatura; besteak, ez.

Nafarroako Gobernuak diru laguntza hitzarmena ezeztatzen duenean, ordea, arazoa sozializatu egiten da. Orduan bihurtzen da auzia publiko. Eta hasten dira esaten erabakiak publikoari kalte egingo diola, nortzuk eta publikoaz inoiz erantzukizunik hartu nahi izan ez dutenak.

Enpresa pribatu baten erabakiak 250 langileri eragiten dioenean ere bada auzia publikoa. Iruñeko Landabengo TRW enpresako 250 langileren kaleratzeak gordinki bateratzen baititu publikoa eta pribatua. Batik bat diru laguntzetan 83.550 euro jaso dituen enpresa izanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.