Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Ikasturtea gainditzeko galderak

2017ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Asteburuan urte politikoari ofizialki hasiera eman ostean, atzo bai, atzo hasi zen Euskal Herrian ikasturtea. Lapurdiko, Nafarroako eta Zuberoako ehunka ikaslek estreinatuko zituzten koaderno zuri-zuriak eta arkatz punta zorrotzak. Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle gazteak kuriositatez sartu ziren atzo beren ikastetxe ireki berrira. Pozik zeuden Seaskako arduradun eta irakasleak. Eta ez da gutxiagorako: 300 ikasle hartuko ditu lizeo berriak, eta, besteak beste, Lanbide Heziketa euskaraz ikasteko aukera emango dute lehen aldikoz.

Euskarazko lehen liburuaren idazlearen izenez bataiatu duten lizeoan, pentsatzekoa da jakingo dutela XV. mende amaierako poetaren historia. Zailagoa izan ei da haren berri Hego Euskal Herriko ikasleek edukitzea. Are eta gehiago LOMCEren moduko hezkuntza lege hertsi eta polemikoa indarrean egonik. PPk soilik babesten duen lege hori darabil Madrilgo Gobernuak negoziatzeko, eta hura leuntzea jada bada nahikoa helburu beste eragileentzat. Gainera, baliabide gabezia salatzeko, protestak egin asmo dituzte hezkuntza publikoan. Bada, giro horretan hasi beharko du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza legearen gai arantzatsua lantzen. Orduan ikusiko da zenbateko gaitasuna dagoen ikasturtea gainditzeko. Edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.