HIZPIDEAK

Suprefetaren kasketa berriro

Martxelo Otamendi -

2018ko urtarrilak 10
Baionako suprefeta buruan duzu kasketa, zuretzat itsusi baita Euskal Herriko boneta» Pantxoa eta Peioren klasikoaren bertsio berria egin beharko dute baionarrek, boneta ageri den lekuan euskoa jarrita.

Parisek Ipar Euskal Herrian daukan ordezkariari ez zaio, nonbait, atsegin Baiona eta inguruko herritarrek eguneroko salerosketan 2013an sortu zen eusko moneta alternatiboa erabiltzea. Urte batzuk lehenago munduko beste leku batzuetan diru alternatiboa erabiltzeko ekinaldia gure herrira ekarri zuten, eta inguru batzuetan aise hasi ziren erabiltzen: 3.000 lagunek eta 600 enpresak eta dendak erabilita, Europako diru alternatiboetan gehien erabilitakoen artean bigarrena da gaur egun.

Baionako Udalak, herritarrek hala eskatuta, berak ere euskoa erabiltzeko uztailean hartu zuen erabakiak Catherine Seguin suprefetaren alde jakobinoa esnatu zuen, eta, funtzionario publiko zintzoaren profila beteta, Paueko administrazio auzitegiaren esku jarri du auzia, erabaki dezan zilegi den edo ez baionarren erakunde publikoak euskoa erabiltzea kobraketetan eta ordainketetan.

Ebazpenak garrantzi erabakigarria edukiko du euskoaren bilakaeran, udalari erabiltzeko baimena ematen badio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna