HIZPIDEAK

Zer ez aldatu

Mikel P. Ansa -

2018ko apirilak 3
Erreformismo itsu batean sartua dago Macronen gobernua, dena hankaz gora jartzen, eta Hezkuntza Ministerioa ez da salbuespena. Jean Michel Blanquer ministroak iragarri ditu hainbat aldaketa eta berrikuntza: baxoa, goi mailako heziketa, auzo baztertuetan ratioak txikitzeko asmoa, derrigorrezko eskolatzea 3 urterekin hastea, ebaluaziorako azterketak sartzea... Eta dagoeneko polemika batzuk ere piztu ditu: eskuko telefonoak debekatzeko asmoa du ikasgeletan; herri txikietako 200 eta 300 eskola ixteko asmoa duela aurpegiratu diote... Blanquerrek lehen ere izan zuen erreformak egiteko aukera, Sarkozyren gobernuarekin ezagutu baitzituen Hezkuntza Ministerioaren barrunbeak. Soslai teknikoa du; hezkuntzak beharko lituzkeen berrikuntza eta aldaketekin liburu bat argitaratu zuen ministerioa utzitakoan, eta haren ideiei gustu hartuta fitxatu zuen Macronek. Dena berritu eta hankaz gora jarri behar duela ematen du, baina Seaskarekin eta euskararekin ezer iraultzeko asmorik, ez. Aurten ere gora egin du ikasle kopuruak Seaskan, baina irakasle gehiago emateko eskariari ezezkoarekin erantzun dio ministroak. Berriki, gainera, Seaska, Calandreta, Diwan eta gisako eskolentzako berariazko lege bat prestatzea baztertu du. Hezkuntza hankaz gora jartzeko asmoa dute Macronen gobernuak eta Blanquer ministroak, baina gauza batzuk aldatzeko batere intentziorik ez. «Eskualdeetako hizkuntzentzat» begirada «onbera» duela esana du Blanquerrek; baina argi utzita frantsesa dela lehendabizi. Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna