jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Babesa

2018ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Indarkeria matxista jasan izana gutxi ez, eta, gainera, babes bila joandako harrera zentro ofizialean tratu «bidegabea», «zabarkeria», «esaldi laidogarriak eta iraingarriak», «utzikeria», elikadura eta osasun baldintza kaskarrak, premiak aintzat ez hartzea... jasan behar izan dituztela salatu dute hamar emakumek. EAEko Arartekora jo dute. Hamar baino gehiago dira halakoak jasan behar izan dituztenak, emakume horien izenean salaketa publikoa egin duten Gipuzkoako mugimendu feministako ordezkarien esanetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko Bidean zentroaz ari dira, 2014 eta 2018 arteko epeaz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egunean bertan erantzun die titularrei, egoera argitzeko espediente bat zabaltzeko aginduz, zentroa lekuz aldatzeko asmoa duela jakinaraziz, martxotik zentroa hobetzeko plan bat abian jarri duela esanez eta zentroari buruzko zenbakiak emanez. Eta zentroaren hobekuntzari buruzko neurriak ikusita, galdera da ea zergatik pasatu duten hainbeste denbora zerbait egiten hasteko. Ea erakunde publikoek, baliabide publikoen kudeaketa beste batzuen esku uzten dutenean, behar beste zaintzen eta kontrolatzen dituzten. Eta ea bermatzen duen, hitzarmenetatik, kontratuetatik, zenbakietatik edota prozeduretatik harago, tratu duina ematen dietela harrera zentroetara joateko estualdia pasatu behar izaten dutenei, harrera zentroa etxe bihurtzen zaienei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.