gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Zergatik ez den beste giza kate bat

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Manifestazio, protesta eta mobilizazioen txapelketa egingo balitz, Txapeldunen Ligan geundeke, seguru. Euskal Herrian adina mobilizazio, non? Arrazoirik ez da falta, ados. Baina badira gurean adinako eskubide urraketak izanda ere etxean askoz ere gehiago geratzen diren herriak. Nekea, beraz, ulergarria da. Bihar, baina, Gure Esku Dago-k deitutako giza katea dago. Ez da, ordea, beste bat.

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek autogobernu lantalde bat osatu dute. Eta, harrigarria badirudi ere, aurrera egiten ari da. Lan egutegi bat jarri zioten beren buruari, eta edukiz betetzen ari dira. Zein modutako herrian bizi nahi dugun idazten ari dira, estatus politiko berri bat adosten.

Espainian harrabots mediatikoa egon da azken hilabetean nor akordatzen da jada Cifuentesen masterraz?. Harrabots hori zegoen bitartean, lantaldean xirri-xirri kapituluak idazten segitu dute. Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea izan beharko lukeela idaztera iritsi dira.

Zentzu osoa hartzen duen mobilizazio erraldoi bat izan asmo du biharkoak. Erabakitzeko eskubideak herritarrena izan behar bailuke, ez erakundeena. Nor eta burujabe izan nahi badugu, ahotsa eman diezaguten, bihar zapia lepora eramatea tokatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.