Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Mugitu bakea

2016ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Herri txiki bateko plaza. Igande eguerdian. Mezetarako bidean zihoazen herritarrek plazako izkina baten egon ohi den harritzar bati tiraka topatu zituzten beste hainbat herritar; Mugitu Harriak egitasmoan ari ziren, biharko manifestazioen aitzindari. Harritzarraren kontrako sokatirara, une batez, fede diferenteetako herritarrak —zein fedegabeak— batu ziren. Eta mugitu zuten harria.

Laurehundik gora herritar gerturatzeko eskaeraren sokatirak elkartuko ditu bihar milaka herritar Bilbo eta Baionako plazetan. Baionan, fede ugaritako politikariek esku hartuko dute; errepublikanoak, sozialistak, abertzaleak... 180 hautetsi, euren herrikideen eskubideen defentsan. Bilborako, ordea, ez dute deirik egin plazan toki esanguratsua betetzen duten eragile boteredunek.

Arrazoiz esan du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuko zuzendariak zauriak ez daudela itxita. «Giza eskubideetan oinarritutako gizarte bat» eratzeko borondatea ere adierazi du. Eta memoria «desberdinen arteko elkarrizketa» batean oinarritu behar dela. Hori dena, hain zuzen, Memoriaren Plaza izena duen egitasmoaren aurkezpenean.

Plazan baitago elkarrizketa, elkarbizitza, herria. Baina plazan ez daude egon beharko luketen herritar guztiak. Batzuk ez dira inoiz izuliko; itzultzeko aukera dutenei bidea egitea da esperantza. Eta presa dago. Rosa Roderok BERRIAri esan dio: «Bakean bizitzeko beharra daukat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.