HIZPIDEAK

Aitzakiak, bertuteak eta irudimena

Jakes Goikoetxea

2017ko abenduak 7
Erromesaldia da. Negozioa. Dirua. Parentesia. Oasia. Haluzinazioa basamortuaren erdian. Holograma. Gaindosia. Erakusleihoa. Egun gutxiko klimaxa urte luze-luzearen barruan. Epela urte osoko neguaren erdian. Ikuskizuna. Aitzakia urte osoan euskal kulturarik kontsumitzen ez dutenentzat. Aitzakia urte guztian euskal kultura existituko ez balitz bezala jokatzen duten komunikabideentzat, euskaldunak eta haien gauzak existitzen direla aipatzeko. Aukera, apalak irakurriko edo entzungo ez diren liburuekin eta diskoekin hornituko dituztenentzat. Gogoan gorde ezin daitezkeen eta barneratu ezin diren berrikuntzen erakusleiho erraldoia. Zarata. Presak. Patxadarik eza. Jende zurrunbiloak eta korronteak. Masa. Errutina. Sormena, lan moldeak eta produkzioa behartzen dituen ekitaldia. Zerrendak. Homologazioa. Itxurakeria.

Durangoko Azokari aitzakiak jartzen hasita, nahi duenak horiek eta gehiago jar diezazkioke. Bertuteak eta ekarpenak zerrendatzen hasita, ordea, horiek baino gehiago eta sendoagoak dira, norbaitek zalantzaren bat baldin badu. Durangokoa azoka baita, zentzu guztietan. Azokak. Molde zaharrekoa eta molde berrikoa. Nahi duenak imajina dezala Durangoko Azokarik gabeko euskal kultura.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna