mikel p ansa
HIZPIDEAK

Aieneka

2018ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Txosten bat aurkeztu du PwC Price Waterhouse Coopers auditoria eta aholkularitzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako dozenaka enpresariren iritziak biltzen dituena. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin du aholkularitzak lan hori, eta ondorio bat, argia, enpresarien arteko aho batezko iritzia erakusten duena: «Mapa sindikala aldatzen ez bada, lehiakortasuna galduko da». Autogobernuari buruz eta Gizarte Segurantzaren eskumenari buruz ez da adostasunik enpresarien artean, baina ELA eta LAB deabrua dira, horretan bat datoz. Eta lan harremanen esparrua berriro definitu behar dela, «malgutasun handiagoa» lortzeko eta soldatak produktibitateari lotzeko; hori ere aho batez defenditzen dute enpresariek. Inkestak dioenez, enpresariak ez daude eroso hemengo soldatekin, handiagoak izatea «onartu» ahalko litzateke, baldin eta langileek gatazka gutxiago sortuko balute.

Ez dira ulertuak sentitzen enpresaburuak. Gatazka gutxiago nahiko lituzkete, eta sindikatu abertzaleak jopuntuan jarriak dauzkate, erru guztia haiena balitz bezala. Inkesta egin duen aholkularitzari buruz, ordea, kezkarik ez da agertu inon. Lezo operazioan ikertua dago PwC; haren Madrilgo egoitza miatu zuten, PPren finantzaketa legez kontrakoan esku hartu ote zuen. Luxleaks paperetan ere agertu zen PwC, zergak nola saihestu aholkatzeagatik ehunka enpresari —Ikea, Pepsi, Amazon...—. Baina arazoa soldatak eta langileen kexuak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.