inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Zigorraren neurria

2018ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
«Neurrigabea» iruditu zaio Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagari Amalur Mendizabal senatariari burua ireki zion ertzainaribi urteko zigorra jartzea. Eta eztabaidagarria izan daiteke haren aburua, ez baitira ohikoak hein horretako zigorrak polizien aurka. Kontua da ea sailburuordeak gauza bera pentsatu eta esango zukeen erasoa alderantziz gertatu balitz, hau da, senataria izan balitz ertzainaren buruan bost zentimetroko zauria egin zuena.

Izan ere, neurrigabekotzat jo litezkeen egoera asko gertatzen ari dira Euskal Herrian aspalditik, justiziaren eremutik datozen aginduekin lotuak. Egunotan kartzelan sartu dute Julen Ibarrola Amurrioko gaztea pintaketa bat egiteagatik, eta espetxean da haren herrikide Alfredo Remirez, jai batzuetan presoen aldeko panpina bat erakusteagatik.

Espetxean daude, halaber, terrorismo delitua egotzita, Altsasuko taberna batean guardia zibil batzuekin liskar bat eduki zuten gazteak. Kartzela zapaldu behar izan dute ezker abertzaleko dozenaka kidek euren jarduera politiko hutsagatik, eta justiziaren jomugan daude disidentziaren ekimen asko, besteak beste, mozal legea baliatuta. Agian arrazoi du sailburuordeak. Baina, zorionez, ertzain horrek ez du espetxea zapaldu beharko. Itxuraz, askoz ere ekintza baketsuagoak egin dituzten beste batzuek ez dute halako zorterik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.