inaki petxarroman
HIZPIDEAK

«Zer ulertzen dute bortxaz?»

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Diotenez, 2017ko urriaren 1ean, goiz erdian edo, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Juan Ignacio Zoido Barne ministroari deitu zion: «Zer demontre egiten ari zarete?», gaztigatu zion. Polizia oldartu zitzaien Katalunian bozkatzera bildutako milaka laguni, eta irudi makurrak bolo-bolo zebiltzan mundu osoko hedabideetan. Itxura denez, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak deitu zion Rajoyri, Espainiako poliziak ematen ari ziren ikuskizunagatik galdezka.

Aurreko astean Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen entregari uko egin zioten Alemaniako epaileek, matxinada deliturako legez ezinbestekoa den bortxaren arrastorik ez dutelako topatu. «Eta azalduko al dit epaile horrek zer ulertzen duen bortxaz?», galdetu du Zoidok, Espainiako telebista batean egindako adierazpenetan. Independentista katalanek Espainiako segurtasun indarren, epaileen eta erakundeen aurka egindako «300 ekintza» baino gehiago zenbatu dituztela azaldu du ministroak.

CDRetako hainbat kide terrorismoa leporatuta atxilotu dituzte. Desobedientzia zibil baketsua ardatz, ekintza ezberdinak egin dituzte CDRk, besteak beste, errepideak trabatu. Arazoak izango ditu Zoidok Alemaniari eta munduari azaltzen kide horien «terrorismoa» zertan datzan. Zergatik? Espainiako agintariek bakarrik ikusi ahal dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.