mikel p ansa
HIZPIDEAK

Boterea

2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Donostian izan zen kasu hura ere, hau bezala; eta argazkiekin hura ere, hau bezala. Emakumeak amarruekin eta gezurrekin biluzik erretratatu zituen hark; baita honek ere, salaketen arabera. Ez zen jakin hark zer egin zuen argazkiekin; honek Interneten zabaldu zituela salatzen dute biktimek. Honen kasuan salaketak larriagoak dira, ordea; pederastia, irainak, mehatxuak... bortxatu izana ere egotzi dio emakume batek, eta abokatuak uste du «emakumeak kaptatzeko sare bat» osatu zutela Donostian. Hura Sortuk eta Donostiako Piratek salatu zuten, bietako kidea baitzen gizona; egotzi egin zuten alderditik eta taldetik; ez da gehiago jakin hartaz. Militanteez aprobetxatu zen hura. Beste hau gizarte segmentu diferente batekoa da; modelo agentzia batentzat lan egin zuen urte askoan. Iazko udan, gizon hark egin zienaren berri eman zuten zazpi emakumek BERRIAn. Orain, gizon honekin gertatu zitzaionaren berri eman du beste emakume batek kazeta honetan bertan; haiek ez ziren bakanak, eta hauek ere ez dira gutxi. Hura ez zuen inork auzitara eraman; hau, Kote Cabezudo, hemezortzi emakumek salatu dute epailearen aurrean; eta gehiago dira haren estudiotik pasatu zirenak. Horretan dira bi kasuen arteko diferentziak eta antzekotasunak, Gipuzkoako hiriburu txiki horretan. Baina guztiaren gainetik, ideia bat: edozein klase sozialetakoak izanik ere, gizonek nola baliatzen duten boterea emakumeak nahi duten horretara behartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.