Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Abortatu ezin izan dutenen alabak

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Argentinako Legebiltzarrak duela urte batzuk onar zezakeen legez, doan eta seguru abortatzeko eskubidea. Hainbat eta hainbat hilketa ez ziren gertatuko, baina atzo arte ez dute sentitu erabakia hartu beharrik. Oraingoan, ordea, mugimendu feministaren indarrak sortu du aukera berria, eta ez dago atzera-bueltarik: legebiltzarrak onartutakoa senatuak atzera botako balu ere, hurrengo legegintzaldian onartu beharko dute; izan ere, etorkizun oparoa izan lezakeen politikaririk ausartuko al da mugimendua geldiaraztera? Ni Una Menos taldeak (Ezta bat gutxiago ere) kaleak gainezka jarri ditu indarkeria matxistaren eta feminizidioaren kontrako borroka etengabean, eta, kongresuan, urteetako lana izan da feministek politikariekin abortuaren aldeko kontsentsuak ehuntzea. Macriren gobernu atzerakoia ere ez da gai izan eztabaida atzera botatzeko.

Zapi berdez josi dute herrialdea, emakumeentzat bizitza hobea islatzen duen koloreaz. 2003an sortu zuten zapia, legezko abortuaren aldeko kanpaina nazionala egin zutenean. Orduan gutxi batzuek zeramaten, baina gaur ehunka mila dira, eta haien guztien aurrean, lehen lerroan, abortatu ezin izan dutenen alabak jarri dira, derrigorrean ama ez direla izango argi uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.