Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bereizketarik egin gabe

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Beste presoek jasotzen duten tratu bera nahi dute euskal presoentzat haien senideek eta lagunek. «Bereizketarik egin gabe». Halaxe aritzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Inongo presok ez du egoera samurra izaten, baina batzuk besteak baino egoera makurragoan egoten dira. Eta euskal presoek trataera berezia izan dute, beren izaera bereziaren erakusle. Orain Jaurlaritzak du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeen eskumena. Zigor kodea eta legeak ez daude haren esku, eta ez du hark erabakiko zein doan espetxera eta zein ez, baina erabaki dezake espetxe horretan nola egongo diren presoak; zer gradu izango duten, zer onura.

Jaurlaritzak esan du presoak gizarteratzeko erabili nahi duela espetxeetako giltza; erregimen irekien alde egiten duela. Artolazabalek atzo bertan esan zuen espetxeak «espazio soziosanitarioak» izan daitezkeela. Joan denastean onartu zuen legebiltzarrak Aukerak izeneko Gizarteratzearen Euskal Elkargoa sortzea. Aukerak ematea izango da haren egitekoa, eta epe motzean izango du modua aukera berdintasuna baliatuko duen edo ez erakusteko.

Etxerat-ek jakinarazi duenez, 63 euskal preso daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kartzeletan, eta gehienek onurak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.