Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Zierbenan harrapatuta

2017ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Jende normala gara. Lan bila joan nahi dugu Erresuma Batura. Ez gara ez lapurrak, ez gaizkileak». Iragan astean argitaratu zituen kazeta honek Bizkaiko Zierbenako portuko kanpalekuan bizi den Adrianen hitzok. Beste hainbat lagunekin batera, han dago, han ari da bizirik irauten, harik eta Portsmouthera doan ferryan sartzea lortu arte.

Adrianek ez du deliturik egin, argi esan du zergatik dagoen bertan. Baina iragan asteburuan Poliziak atxiki zuen errefuxiatuetako bat izan daiteke. Izan ere, burua estalita eta armak eskuan zituztela joan ziren Espainiako Poliziako hainbat kide Adrianekin batera kanpalekuan dauden errefuxituak atxiki hartu eta komisariara eramatera. Zertarako, eta identifikatzeko. Eta haietako batzuk miatu ere egin zituzten.

Europak errefuxiatuak «animalia basati eta arriskutsu modura» tratatzen zituztela salatu dute Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kideek. Eta arrazoiz. Zeren eta egotea beste deliturik ez baitute egin, baina, gaizkile arriskutsuak balira bezala tratatu ditu Poliziak. Nahiz eta jakina izan ez daudela egoera irregular batean.

Arauak, legeak eta akordioak betetzearen derrigortasuna hizpide dugun egunotan, komeni da gogoan izatea laster amaituko zaiela Europako estatuei zegoekin errefuxiatu kopurua hartzeko epea. Ea eurek betetzen duten akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.