HIZPIDEAK

Dena da matxinada

Martxelo Otamendi -

2018ko apirilak 5
Izenak ez du beti izana adierazten, baina nonbaitetik hasi behar, eta izena jarri diote, ea izan bera baduela sinestera iristen garen, eta, gu iristen ez bagara, nahikoa izango da fiskala eta epailea iristen badira.

«Bandaliko» deitzen hasi dira pasatu berri den asteburuan, jasaten ari diren egoeragatik protesta eginez, Kataluniako autobide pare batean ordainlekuetako barrak altxatu, eta autoei ordaindu gabe pasatzeko aukera eman zieten ekintzaileei. Ekintza trinkoa izan liteke, zerbitzuaren kontzesioa daukan enpresari kalte (txikia) egiten diona, baina ez da, ezin liteke izan, bandalismoa. Ekintzaileetako batzuk burua estalita zeramatelako? Lurrean esertzea botoa emateko eskubidea eskatuz ekintza biolentoa bada Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuarentzat, zer ez da izango autobideko barrak jasotzea.

Euskal Herrian praktikan jarritako «dena da ETA» hura Kataluniara eraman dute, formula aldatuta: dena da matxinada. Errepublikaren Aldeko Komiteak —CDRak— dira jomuga berria, eta egunero ari gara ikusten nola ari diren eraikitzen neurrigabeko akusazioa Espainiako komunikabide batzuk eta hainbat politikari. Ohartu dira Madrilen horrelako mugimendu batek arrakasta eduki dezakeela —intsumisoak gogoan—, eta lehenbailehen kriminalizatzea erabaki dute. Aurki hasiko gara aurreneko atxiloketak ikusten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna