Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Brasil, Lularik gabe

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidente ohia espetxean egon daiteke apirila amaitu aurretik, ustelkeriagatik. Orain galdera da Brasilgo etorkizun politikoak norantz joko duen, presidentegai faboritoa lehiatu ezin bada.

Epaileek diote, inork zalantzarik balu, ustelkeria dela zigortzeko arrazoi bakarra, baina hala balitz, agintari gehienek behar lukete giltzapetuta. Lulak, berriz, ustelkeriak inor zipriztindu gabe uzten ez duen sistema politikoan«garbia» dela dio, eliteen jazarpen politikoaren estrategia dela. Elitearen parte egin du Michel Temerren gobernua —Dilma Rousseff aurreko presidentea kendu zuen taldea—, eta baita Jiar Balsonero eskuin muturreko hautagaia ere, diktaduraren nostalgikoa. Pozik atera da kalera Balsonero, ospatzera, Lularik gabe aukerak ugaritzen zaizkiolako. Bere lagun Eduardo Villas-Boas militarren burua ere lasaitu da oraingoz, Lula espetxera zezaten presio egiten aritu ondoren. Kalea sutan dago, eta aitzakia gutxi behar da egoera lehertzeko.

Eta ezkerra ez dago sasoi onenean, are gutxiago PT Langileen Alderdia, egoera sozialak eta ustelkeriak aldendu dituen boto emaileak erakarri ezinean. Kasurik onenean gerta liteke lider karismatikoa espetxeratzearen ondorioz aldendutakoak gerturatzea, baina orduan diktadore nostalgikoak izango dituzte aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.