jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Zer eskatu eta zer eman

2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Amaitzear den etapari zer eskatzen zaion, hori da kontua. Kontuetako bat. Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du ETAk bere desagerpena «hurrengo asteotan» iragarriko duela, eta gehiago edo gutxiago, agerian edo disimuluz, eragileak posizioak hartzen ari dira dagoeneko, duela zazpi urte ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenean edo iaz armagabetu zenean egin zuten bezala. Igandean Baionan Koldobika Jauregiren eskulturaren inaugurazioan izan zen protesta da horren azken adibidea, duela gutxi presoen ongi-etorriekin sustatu zen eztabaida izan zen gisara.Foro Sozialak, baina, DDR estandarretan (desarmatzea, desmobilizazioa eta gizarteratzea) sartu du ETAren azken urratsa eta etapa hori «bakea eraikitzeko estrategia zabalago batean» kokatu du.

Beharrezkoa da abagune historiko honetan ikuspegi zabal hori, baldin eta amaitzear den etapa honetatik ikasgai bat baino gehiago atera nahi bada (inork ez luke bere burua ikasgai bakarra ateratzera mugatu behar). Baina batik bat beharrezkoa da ikuspegi zabalago hori dagoeneko abian den etapan bakeari eta elkarbizitzari oinarri sendoak jarri nahi bazaizkio, hori ez baita lortzen norberak bere posiziotik gauza bera behin eta berriz errepikatu eta besteei entzunaraziz.

Amaitzear den etapari zer eskatzen zaion eta etorkizunari zer eman nahi zaion. Hori ere bada kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.