HIZPIDEAK

Zer eskatu eta zer eman

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko apirilak 10
Amaitzear den etapari zer eskatzen zaion, hori da kontua. Kontuetako bat. Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi du ETAk bere desagerpena «hurrengo asteotan» iragarriko duela, eta gehiago edo gutxiago, agerian edo disimuluz, eragileak posizioak hartzen ari dira dagoeneko, duela zazpi urte ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenean edo iaz armagabetu zenean egin zuten bezala. Igandean Baionan Koldobika Jauregiren eskulturaren inaugurazioan izan zen protesta da horren azken adibidea, duela gutxi presoen ongi-etorriekin sustatu zen eztabaida izan zen gisara. Foro Sozialak, baina, DDR estandarretan (desarmatzea, desmobilizazioa eta gizarteratzea) sartu du ETAren azken urratsa eta etapa hori «bakea eraikitzeko estrategia zabalago batean» kokatu du.

Beharrezkoa da abagune historiko honetan ikuspegi zabal hori, baldin eta amaitzear den etapa honetatik ikasgai bat baino gehiago atera nahi bada (inork ez luke bere burua ikasgai bakarra ateratzera mugatu behar). Baina batik bat beharrezkoa da ikuspegi zabalago hori dagoeneko abian den etapan bakeari eta elkarbizitzari oinarri sendoak jarri nahi bazaizkio, hori ez baita lortzen norberak bere posiziotik gauza bera behin eta berriz errepikatu eta besteei entzunaraziz.

Amaitzear den etapari zer eskatzen zaion eta etorkizunari zer eman nahi zaion. Hori ere bada kontua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna