Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Errealitate berria?

2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Inoiz iristen ez den erabaki politikoa da euskal presoak gerturatzea eta gaixo daudenak aske uztea, eta, ezer aurreikusteko goizegi den arren, Pedro Sanchezen adierazpenek ate bat zabaldu dute: «Espetxe politikari beste modu batera heltzeko ordua da». Ez du esan noiz eta nola egingo duen hori, eta hitzok tentuz hartu beharrekoak dira urratsak egin arte, baina egunotan ia batera zabaldu dute mezu bera Ramon Jauregik, Odon Elorzak, Margarita Roblesek eta Isabel Zelaak, eta, hori ahalbidetzeko hainbat izendapen ere aipatzekoak dira, besteak beste, Jesus Lozarena—Espainiaren ordezkari berria EAEn—: aditua da elkarbizitza prozesuetan. Fernando Grande-Marlaskak zalantzarik sor lezake ustez egiten ari diren keinu horietan, orain arte hark egindakoak eta esandakoak kontuan hartuz gero, baina atzokoak ditu hitzok: «Sakabanaketa ona izan zen arren, errealitatea beste bat da orain».

Aldaketak, izatekotan, ez dira berehalakoak izango, eta ez denen —edo inoren— gustukoak. Urratsez urrats, eta kasuak banaka aztertuko dituzte, eta bide luzean oztopo izan liteke PSOEren gobernuaren behin-behinekotasuna, baina legealdiari 2020ra arte eusteko intentzioa egingarria iruditzen zaio, eta EAJk azaldua dio bidelagun izango duela egonkortasuna bermatzeko. Nahikoa babes lortuta, denbora badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.