inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Birikak arnasberritu

2018ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Herri euskaldunetako beherakada gelditzen hasi da, Eustatek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egindako inkestaren arabera. Azken inkestan (2011n), %72 ziren euskaldunak eta orain, %75. Euskararen birikak arnasberritzen hasi ote diren geroak esango du, mehatxuak ez baitira gutxi.

Izan ere, gero eta erdaldun gehiago daude herri horietan. Nondik heldu diren? Kanpotik, sarri askotan. Herri txikietan hirigintzaren eragina ez da nolanahikoa, hizkuntza ohiturak baldintzatzeraino. Ezagunak dira kasuak herri txiki askotan. Besteak beste, horregatik jaso zuen Jaurlaritzaren Udal Legeak hirigintza proiektuen eragin linguistikoa ebaluatu beharra. Ondoren, Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak onartzerakoan, baina, erori egin zen betebehar hori, nahiz eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ebaluazio horren aldeko iritzirik azaldu izan duen. Eraikuntzaren lobby-ei euskararen birikek zer arnasa duten askorik ez axola izatea gauza bat da. Beste bat da Jaurlaritzaren ardura. Eta, horri dagokionez, zerbait egitea komeni da, birikak benetan osatu eta sendotuko direla bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.