inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Puigdemonten beste kolpe bat

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Alemaniako epaileek Espainiako justiziari emandako kolpeaz burua altxatu ezinda zebiltzan atzo estatuko botere ezberdinak—judiziala, exekutiboa, mediatikoa...—. Eta, bitartean, Carles Puigdemont behin-behinean aske eta bermepean utzi du Schleswig-Holsteingo Lurralde Auzitegiak. Ez du ikusten matxinada deliturako ezinbesteko baldintza den indarkeriarik. Izan ere, begirada oso okerra behar da, edo oso lerratua, Puigdemonti indarkeria deliturik egozteko. Horretan Alemaniako justiziak hemen ohikoa ez den autonomia bat erakutsi du botere eragilearekiko.

Beste borroka bat irabazi du Kataluniako presidenteak, eta nazioarteko arreta mediatikoa bereganatzeko duen gaitasuna min handia egiten ari zaio Espainiari. Borroka bat irabazi izanak, ordea, ez du esan nahi gerra irabaztea. Eta Espainiako botereak zer erantzun eman aztertzen ari dira orain: Puigdemonten Espainiaratzea lortu diru publikoaren bidegabeko erabileragatik, edota kexa bat jarri Europako Justizia Auzitegian, erabaki dezan ea Alemaniako epaileek euren eskuduntzak gainditu dituzten. Amore ematerik, behintzat, ezin espero.

Bitartean, Puidemont bizirik dago, non eta Berlinen. Eta Kataluniarentzako irtenbide politiko eske mintzatu zaio munduari kartzelatik irten berritan. Ondo daki-eta zein den Espainiaren ahuleziarik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.