jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Sare zaharrak

2018ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Ehiza garaia hasi da Nafarroan. Nork eskopeta luzeagoa, nork begi zorrotzagoa, nork astakeria handiagoa, denak balio du datorren urteko bozei begira etekin politikoa ateratzeko, hiru urte hauetan erakundeetan aldatzeko egin den lanari eraso eginez. Euskara da orain apeu, eta sare berberari helduz boto-emaile ehizan dira UPN, PP, PSN eta Ciudadanos.

PPk iragarri du itzuli bat egingo duela Nafarroan euskararen «inposizioa» salatzeko. Ekainaren 2an kalera ateratzera deitu dute Iruñean Gobernuaren hizkuntz politikaren kontra. Iazko ekainean txistor bat eskuan hartuta Nafarroako ikurren alde egin zuten mobilizazioa gogoan, erridikulutzat har daitezke tankera horretako mobilizazioak. Irrigarritzat hartzera irits daitezke: ekaineko mobilizazioa iragartzeko bideoa ikusita, pentsa daiteke ajearen pareko buruko mina ematen duela euskarak. Txistetik haratago, baina, bideo horrek Idoia Mendiak PSEren kanpainan atera zuen bideoarekin dituen antzekotasunak—«euskararen aldeko hizkuntz politikak erdaldun elebakarrak diskriminatzen ditu», diote finean— erakusten du zein erraza den euskara erreklamu gisara erabiltzea, hala Iruñean oposizioan dagoenarentzat, nola Gasteizen gobernuan dagoen bazkidearentzat.

Hizkuntz politika berri baterako tresna aurkeztu dute 80 bat gizarte eragilek. Sare zaharrak utzi eta politika egiteko modu berri baterako tresnak ere behar dituzte oraindik batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.