HIZPIDEAK

Sare zaharrak

Jon Ordoñez Garmendia -

2018ko maiatzak 10
Ehiza garaia hasi da Nafarroan. Nork eskopeta luzeagoa, nork begi zorrotzagoa, nork astakeria handiagoa, denak balio du datorren urteko bozei begira etekin politikoa ateratzeko, hiru urte hauetan erakundeetan aldatzeko egin den lanari eraso eginez. Euskara da orain apeu, eta sare berberari helduz boto-emaile ehizan dira UPN, PP, PSN eta Ciudadanos.

PPk iragarri du itzuli bat egingo duela Nafarroan euskararen «inposizioa» salatzeko. Ekainaren 2an kalera ateratzera deitu dute Iruñean Gobernuaren hizkuntz politikaren kontra. Iazko ekainean txistor bat eskuan hartuta Nafarroako ikurren alde egin zuten mobilizazioa gogoan, erridikulutzat har daitezke tankera horretako mobilizazioak. Irrigarritzat hartzera irits daitezke: ekaineko mobilizazioa iragartzeko bideoa ikusita, pentsa daiteke ajearen pareko buruko mina ematen duela euskarak. Txistetik haratago, baina, bideo horrek Idoia Mendiak PSEren kanpainan atera zuen bideoarekin dituen antzekotasunak —«euskararen aldeko hizkuntz politikak erdaldun elebakarrak diskriminatzen ditu», diote finean— erakusten du zein erraza den euskara erreklamu gisara erabiltzea, hala Iruñean oposizioan dagoenarentzat, nola Gasteizen gobernuan dagoen bazkidearentzat.

Hizkuntz politika berri baterako tresna aurkeztu dute 80 bat gizarte eragilek. Sare zaharrak utzi eta politika egiteko modu berri baterako tresnak ere behar dituzte oraindik batzuek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna