jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

«Kaka zaharra»

2018ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Lotsa gutxi behar du gero, Fatima Bañez Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroak egin duen moduan —urtero egiten du—, gutun baten bidez pentsiodunei jakinarazteko aurten pentsioa %0,25 igoko dietela. Igoera %0,25ekoa da bosgarren urtez jarraian. Euro eskaseko igoera hilean, pentsiorik apalenetan; bost euro ingurukoa, pentsiorik handienetan. Gutuna bidaltzea kostatu dena baino gutxiago, ziurrenik. KPI kontsumo prezioen indizearen azpitik, pentsiodunei erosahalmena galaraziz. Energiak eta bizimoduak izan duten igoeratik urrun. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pentsiodunak dira diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten lau lagunetik hiru, 15.000 guztira, hirutik bi emakumeak. Igoera, ohi bezala, PPren lorpen ekonomikoekin jantzi du Bañezek gutunean, pentsiodunei ia-ia eskertzera behartzeraino %0,25eko igoera. Ez du aipatzen, ordea, pentsioen sistema publikoaren etorkizuna kolokan dagoela, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak pentsio pribatuen aldeko apustua egin duela, prekaritatea orokortu dutela eta horrek eragina duela diru sarreretan... Umiliazio gutuna eta jokabidea, edadetuak, beste behin, haur inozoen gisan tratatuz.

Pentsiodunek protesta egin zuten atzo, Iruñean, pentsio duinak eskatzeko eta igoera salatzeko. Ondo laburbildu zuten egoera: «Kaka zaharra da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.