Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Auzi politikoa

2018ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Mireia Boya CUPeko diputatu ohiak aldebakarreko independentzia deklarazioa ez zela sinbolikoa izan azaldu zion atzo Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileari —espetxea saihestu zuten beste ikertuek ez bezala—. Ez dute espetxeratu, ez zegoelako gobernuan, eta orain ez duelako kargu publikorik. Deklaratu ostean, datorren astean deklaratzekoak direnei iradoki zien ildo berari jarrai ziezaiotela, «epaiketa politikoa» delako. Epaileari ere gogorarazi zizkion 2012an adierazitakoak: Kataluniak irtenbide politikoak behar zituela esan zuen Llarenak, eta auzia ez zela erabaki judizial hutsez konponduko.

Baina abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren, matxinada arriskuak bizirik dirau Gorenaren ustez, independentistek irabazi zutelako, eta, beraz, arrazoiak badituela uste du Sanchez, Cuixart, Forn eta Junqueras espetxean mantentzeko. Eta, gainera, gobernukide ohi orok —eta eragiletzat jotzen dituzten guztiek—, arriskua dute matxinada delituan gorpuztu diren ezagugarrietakoren bat betetzeko. Junquerasek babes helegitea aurkeztu zuen atzo Konstituzionalean, Estrasburgora jo aurretik, zigortzen ari direna bere ideologia independentista delako. Erabaki politikoa baita bide judizialez independentistak makurtzen eta banatzen saiatzea. Oposizioa, berriz, formulen bila dabil bozen atzera kontuarekin hasteko. Halako batean irabaziko dutenaren esperantzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.