martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Azokaburuak epaile lanetan hasita

2018ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Ā«Zure adierazpen askatasuna defendituko dut beti, nire aurkako irainak botatzeko erabiliagatikĀ». Aspaldiko espresioa da, azalera itzultzen dena askatasun horren aurkako eraso bat dagoen aldiro. Jarrera oso bat adierazten du, espresio askatasunari balio gorena ematen dio, eta beste eskubide partikular edo kolektiboen gainetik jartzen du.

Adierazpen askatasunari ematen zaion tratamendua da gaurko gizarte baten kalitate politikoa neurtzeko tresna estandarretako bat. Oso neurgailu egokia: zenbat eta estuago hartu askatasun hori, orduan eta kalifikazio okerragoa edukiko du kolektibo horrek.

Artearen eta sormenaren esparrua da azken mendean adierazpen askatasunak tarterik zabalena eduki duen eremua. Arteari onartu izan zaizkio transgresioa, kritika garratza, probokazioa... Baina bizitzaren beste esparruetan ere gertatzen ari den jarrera kontserbadorea eta murriztailea ari da artea eta sormena inguratzen, estutzen.

Horixe gertatu zen atzo Espainiako Arco azokan preso politikoak badaudela gogoratzen digun artelanarekin. Azoka hartzen duen Ifemako zuzendaritzak kendu egin zuen Santiago Sierra artistaren lana, azokari kalte egiten diolakoan.

Azokako arduradunak hasi dira epaile lana egiten. Larria da ordezkapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.